Guztiontzat hortz eskuila higiene pertsonalerako oinarrizkoa den objektu bat da eta normala da etxe guztietan persona bakoitzeko bat aurkitzea. Gizakia orain dela urte asko hasi zen hortz eskuilak erabiltzen. Baina ba al dakizu noiz sortu zen lehenengo eskuila? Nolakoa izan da eskuilaren eboluzioa denboran zehar? Goazen ikustera!!
Ikerketa desberdinek adierazten dute hortzak garbitzeko erabili ziren lehenengo tresnak murtxikatu ahal ziren makilak eta adarrak izan zirela. Hala ere, hortz eskuila gaur egun ezagutzen dugun moduan, XV. mendean sortu zen Txinan, zehazki, 1498.urtean.
Asmakizun hau egurrez edo hezurrez egindako helduleku batez osatuta zegoen eta bertan txerrien ileak josita zeuzkan. Merkatariek Europara heltzea ahalbidetu zuten, baina bertako jendeari ez zitzaion gustatu eskuilaren zurdak oso gogorrak zirelako eta min ematen zutelako.
Ondorioz, Europan ez ziren eskuilak erabili XVII. mendera arte. Orduan, zurda bigunagoekin hasi ziren egiten (zaldien ilearekin), eta bakarrik erregeek eta goi- mailako bizimodua zeukaten pertsonek erabili ahal zituzten, izan ere, oso garestiak ziren.
Gaur egungo zurda artifizialeko eskuila XX.mendera arte, zehazki 1938.urtera arte, ez zen heldu.Urte honetan nailona garatu zen eta hortz eskuiletan erabiltzen hasi zen, animalietatik eratorritako zurdak alde batera utziz. Horrela, higienearen eta bakterioen transmisioen ikuspuntutik aurrera pauso bat egon zen, izan ere, animalia zurdak umel geratzen ziren eta ondorioz, onddo eta bakterioen garapena bultzatzen zuten. Era berean, zurda hauek gogorragoak ziren eta zauriak egiten zituzten, ondorioz, bakterioak kutsatzea eta transmititzea errezagoa zen.
1938.urtean nylonez egindako lehenengo eskuila sortu zen. `Dr. West’s Miracle Tuft Toothbrush’-a zen. Honek hainbat abantaila zeuzkan:
-Azkarrago lehortzen zen
-Zurdak finagoak eta elastikoagoak ziren
-oso eraginkorra eta erosoa zen
Hala ere, zurdak gogorregiak izaten jarraitzen zuten eta batzuetan zauriak eragiten zituen.
1950.urtean Park Avenue hortz eskuila sortu zen eta eskuila honi esker arazo hau konpondu zen.
-Azkarrago lehortzen zen
-Zurdak finagoak eta elastikoagoak ziren
-oso eraginkorra eta erosoa zen
Hala ere, zurdak gogorregiak izaten jarraitzen zuten eta batzuetan zauriak eragiten zituen.
1950.urtean Park Avenue hortz eskuila sortu zen eta eskuila honi esker arazo hau konpondu zen.
Ondoren 1961. urtean lehenengo eskuila elektrikoa heldu zen, broxodent izenekoa.
Hortaz geroztik, eskuilak ez ditu aldaketa handirik izan. Hala ere, konplementu bezala erabiltzen diren hainbat produktu sortu dira eta eskuilen diseinu ugari asmatu dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario