Lehendabizi gomazko dikea zer den azalduko dugu. Gomazko dikea odontologoek edo higienistek lan eremua isolatzeko erabiltzen duten instrumentu bat da, hau, tratamendua aplikatuko den ahoko zonaldea isolatzeko erabiliko da.
Dikeak hainbat abantaila dauzka:
- Lan eremua lehor eta garbi mantentzen du.
- Infekzioak edo gaixotasunak kutsatzea galarazten du.
- Inguru aseptikoa sortzen da.
- Ikusmena hobetu eta tratatu behar den hortzaginera hobeto heltzea ahalbidetzen du.
- Instrumentu birakariek eta sustantzia kimikoek ehun bigunak kaltetzea galarazten du.
- Dikea
- Grapak
- Dikeen zulagailua
- Zuloak dikean markatzeko zigilua eta plantilla
- Young arkua
- Porta-clamps pintzak
- Haria
- Betetzeetarako espatula
Gomazko dikea latex naturalez eginda egon ohi da eta lodiera eta kolore desberdinekoak daude, hortzen kolorearekin kontrastea egitea komeni delako. Pazientea latexari alergikoa denean beste material batez egindako dikeak erabiltzen dira.
Dikeak hozkailuan gorde behar dira.
Dikea kokatzeko jarraitu beharreko pausuak:Dikeak hozkailuan gorde behar dira.
1. Pazientea anestesiatu behar da dikea jarri baino lehen, izan ere, grapak sekulako presioa egiten du hortzaginean.
2. Dikea bi hortz arkuen forma duen zigilatzaile batekin markatu.
3. Zulagailuarekin isolatu nahi ditugun hortzaginen zuloak egin. Normalean hiru hortzagin isolatzen dira, hala ere, aurreko hortzaginetan txantxar ugari badaude, betortzetik betortzerako isolamendua egin ohi da. Normalean hiru hortzagin isolatzen dira, atxiki aldeetako txantxarrak ikusteko eta turbinak dikea ez harrapatzeko. Zulagailuak tamaina ezberdineko 5 zulo ditu txikienetik handienera ordenatuta:
- Lehenengoa beheko ebakortzetarako
- Bigarrena aurreko ebakortzentzako- Hirugarrena betortzentzako
- Laugarrena haginaurrekoentzako
- Bosgarrena haginentzako
4. Dikea ahoan kokatzeko eta grapa ipintzeko hiru modu ezberdin daude:
a) Zulatutako dikea dagokion hortzaginetan kokatu eta gero grapa jarri.
b) Grapa dikearekin batera ahora eraman eta biak batera jarri
c) Lehenengo grapa jarri eta gero dikea
Dikea isolatutako hortzaginen ildo gingibalean ondo sartzeko haria erabiliko dugu eta honekin nahikoa ez bada, batez ere aurreko hortzaginetan koro aldetik, betetzeak egiteko espatulatxoa erabiliko dugu dikea ildoan ondo sartzeko.
5. Prozedura honetan erabiltzen diren grapak forma eta tamaina desberdinekoak dira lan egingo dugun eremuaren arabera. Grapa hortzagin egokian jartzeko irizpide batzuk jarraitu behar dira:
- Grapa aurreko hortzagin batean jarri behar badugu, lan egingo dugun hortzean jarriko dugu. Adibidez, goiko eskuineko erdiko ebakortzean (11) lan egin nahi badugu, goiko eskuineko alboko ebakortza (12) eta goiko ezberreko erdiko ebakortza (21) isolatu behar dira eta grapa lan egingo dugun hortzean, kasu honetan 11ean jarriko dugu (beti hiru hortzagin isolatu). Betortzetik betortzera lan egin nahi badugu 13,12,11,21,22 eta 23-a isolatuko ditugu eta betortz bakoitzean grapa bat jarriko dugu. Beraz, aurreko hortz-haginetan grapa lan egin nahi dugun hortz-haginean ipintzen da.
- Lana atzeko hortzagin batean, adibidez 25ean egin nahi badugu, 26, 25 eta 24-a isolatuko ditugu eta grapa atzeen dagoen hortzaginetan jarriko dugu, hau da, kasu honetan 26an. Hau bakarrik atzeko hortzaginetan egiten da.
Grapa atzeko zein aurreko hortzaginetan jartzerako orduan, graparen arkua beti alde urrunrentz begira egon behar da.
Grapa aukeratzerako orduan hortzaginen tamaina kontuan hartu behar da. Aurreko ebakortzentzat tximeleta itxurako grapa erabiltzen da.
Normalean, grapa hari zati batekin lotzen dugu, horrela, grapak salto egiten badu, pazienteak ez du grapa irentsiko.
6. Behin dikea eta grapa kokatu ditugula, azkenik young arkua ipini behar dugu dikea ondo luzatuta geratzeko eta guk erosoago lan egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario