viernes, 18 de marzo de 2016

DOG THERAPY: ODONTOFOBIA TRATATZEKO METODO BERRIA

Kaixo danori!!

Interneten kuskuxeatzen geundela, dentistara joateko terapia bat aurkitu genuen eta zuekin konpartitzea erabaki genuen.

Terapiak "Dog Therapy" izena dauka. Dentistako kontsulta batean txakur bat egotea bitxia da, baina badirudi odontofobia duten pertsonetzat baliagarria dela.
perro-dentista_


Kasu hau Seattle-ko kontsulta batean gertatzen da. Txakurra Humphrey izena dauka eta klinika horretako pazienteek asko maite dute. Humphrey-ek asko entrenatu behar izan du odontofobia daukaten pazienteei haien terapietan lagundu ahal izateko.

Tratamendu mingarri eta luzeak izan dituzten pazienteek baieztatzen dute Humphrey-ekin tratamenduak eramangarriagoak direla.

Eta zuek zer pentsatzen duzue terapia honetaz?

perro-dentista-

sábado, 5 de marzo de 2016

DIKEAK

Gomazko dikeei buruzko euskerazko informazio gutxi dagoenez, gaurkoan dikeak zer diren, zertarako erabiltzen diren eta nola jarri behar diren ikusiko dugu!!!! Ondorengo informazioarekin zuen zalantzak argitzea espero dugu :)

Lehendabizi gomazko dikea zer den azalduko dugu. Gomazko dikea odontologoek edo higienistek lan eremua isolatzeko erabiltzen duten instrumentu bat da, hau, tratamendua aplikatuko den  ahoko zonaldea isolatzeko erabiliko da.

Dikeak hainbat abantaila dauzka:
  1. Lan eremua lehor eta garbi mantentzen du.
  2. Infekzioak edo gaixotasunak kutsatzea galarazten du.
  3. Inguru aseptikoa sortzen da.
  4. Ikusmena hobetu eta tratatu behar den hortzaginera hobeto heltzea ahalbidetzen du.
  5. Instrumentu birakariek eta sustantzia kimikoek ehun bigunak kaltetzea galarazten du.
Gomazko dikea ipintzeko erabiltzen den materiala hauxe da:
  • Dikea
  • Grapak
  • Dikeen zulagailua
  • Zuloak dikean markatzeko zigilua eta plantilla
  • Young arkua
  • Porta-clamps pintzak
  • Haria
  • Betetzeetarako espatula


Gomazko dikea latex naturalez eginda egon ohi da eta lodiera eta kolore desberdinekoak daude, hortzen kolorearekin kontrastea egitea komeni delako. Pazientea latexari alergikoa denean beste material batez egindako dikeak erabiltzen dira.
Dikeak hozkailuan gorde behar dira.


Dikea kokatzeko jarraitu beharreko pausuak:

1. Pazientea anestesiatu behar da dikea jarri baino lehen, izan ere, grapak sekulako presioa egiten du hortzaginean.

2. Dikea bi hortz arkuen forma duen zigilatzaile batekin markatu.

3. Zulagailuarekin isolatu nahi ditugun hortzaginen zuloak egin. Normalean hiru hortzagin isolatzen dira, hala ere, aurreko hortzaginetan txantxar ugari badaude, betortzetik betortzerako isolamendua egin ohi da. Normalean hiru hortzagin isolatzen dira, atxiki aldeetako txantxarrak ikusteko eta turbinak dikea ez harrapatzeko. Zulagailuak tamaina ezberdineko 5 zulo ditu txikienetik handienera ordenatuta:

                   - Lehenengoa beheko ebakortzetarako
                   - Bigarrena aurreko ebakortzentzako
                   - Hirugarrena betortzentzako
                   - Laugarrena haginaurrekoentzako
                   - Bosgarrena haginentzako

4. Dikea ahoan kokatzeko eta grapa ipintzeko hiru modu ezberdin daude: 

                    a) Zulatutako dikea dagokion hortzaginetan kokatu eta gero grapa jarri.
                    b) Grapa dikearekin batera ahora eraman eta biak batera jarri
                    c) Lehenengo grapa jarri eta gero dikea

Dikea isolatutako hortzaginen ildo gingibalean ondo sartzeko haria erabiliko dugu eta honekin nahikoa ez bada, batez ere aurreko hortzaginetan koro aldetik, betetzeak egiteko espatulatxoa erabiliko dugu dikea ildoan ondo sartzeko.

5. Prozedura honetan erabiltzen diren grapak forma eta tamaina desberdinekoak dira lan egingo dugun eremuaren arabera. Grapa hortzagin egokian jartzeko irizpide batzuk jarraitu behar dira:
              

  • Grapa aurreko hortzagin batean jarri behar badugu, lan egingo dugun hortzean jarriko dugu. Adibidez, goiko eskuineko erdiko ebakortzean (11) lan egin nahi badugu, goiko eskuineko alboko ebakortza (12) eta goiko ezberreko erdiko ebakortza (21) isolatu     behar dira eta grapa lan egingo dugun hortzean, kasu honetan 11ean jarriko dugu (beti hiru hortzagin isolatu).                                                                                 Betortzetik betortzera lan egin nahi badugu 13,12,11,21,22 eta 23-a isolatuko ditugu eta betortz bakoitzean grapa bat jarriko dugu.                                                                 Beraz, aurreko hortz-haginetan grapa lan egin nahi dugun hortz-haginean ipintzen da.

  • Lana atzeko hortzagin batean, adibidez 25ean egin nahi badugu, 26, 25 eta 24-a         isolatuko ditugu eta grapa atzeen dagoen hortzaginetan jarriko dugu, hau da, kasu       honetan 26an. Hau bakarrik atzeko hortzaginetan egiten da.


Grapa atzeko zein aurreko hortzaginetan jartzerako orduan, graparen arkua beti alde urrunrentz begira egon behar da.

Grapa aukeratzerako orduan hortzaginen tamaina kontuan hartu behar da. Aurreko ebakortzentzat tximeleta itxurako grapa erabiltzen da.
Normalean, grapa hari zati batekin lotzen dugu, horrela, grapak salto egiten badu, pazienteak ez du grapa irentsiko.

                                



6. Behin dikea eta grapa kokatu ditugula, azkenik young arkua ipini behar dugu dikea ondo luzatuta geratzeko eta guk erosoago lan egiteko.





**AIPATZEKOA: Isolatu nahi dituzun hiru hortzaginetatik bat falta ezkero, hurrengoa hartu behar da isolatzeko.







ALBISTE HARRIGARRIAK

  • Indiako gazte bati 232 hortzagin kendu dizkiote ahotik.






  • Zizareak oian eta hortz-haginen artean izan zituen neskaren bideoa



AHO ETA HORTZEI BURUZKO BITXIKERIAK



viernes, 4 de marzo de 2016

HORTZ ESKUILAREN JATORRIA

Guztiontzat hortz eskuila higiene pertsonalerako oinarrizkoa den objektu bat da eta normala da etxe guztietan persona bakoitzeko bat aurkitzea. Gizakia orain dela urte asko hasi zen hortz eskuilak erabiltzen. Baina ba al dakizu noiz sortu zen lehenengo eskuila? Nolakoa izan da eskuilaren eboluzioa denboran zehar? Goazen ikustera!!
Ikerketa desberdinek adierazten dute hortzak garbitzeko erabili ziren lehenengo tresnak murtxikatu ahal ziren makilak eta adarrak izan zirela. Hala ere, hortz eskuila gaur egun ezagutzen dugun moduan, XV. mendean sortu zen Txinan, zehazki, 1498.urtean.
Asmakizun hau egurrez edo hezurrez egindako helduleku batez osatuta zegoen eta bertan txerrien ileak josita zeuzkan. Merkatariek Europara heltzea ahalbidetu zuten, baina bertako jendeari ez zitzaion gustatu eskuilaren zurdak oso gogorrak zirelako eta min ematen zutelako.
Ondorioz, Europan ez ziren eskuilak erabili XVII. mendera arte. Orduan, zurda bigunagoekin hasi ziren egiten (zaldien ilearekin), eta bakarrik erregeek eta goi- mailako bizimodua zeukaten pertsonek erabili ahal zituzten, izan ere, oso garestiak ziren.
Gaur egungo zurda artifizialeko eskuila XX.mendera arte, zehazki 1938.urtera arte, ez zen heldu.Urte honetan nailona garatu zen eta hortz eskuiletan erabiltzen hasi zen, animalietatik eratorritako zurdak alde batera utziz. Horrela, higienearen eta bakterioen transmisioen ikuspuntutik aurrera pauso bat egon zen, izan ere, animalia zurdak umel geratzen ziren eta ondorioz, onddo eta bakterioen garapena bultzatzen zuten. Era berean, zurda hauek gogorragoak ziren eta zauriak egiten zituzten, ondorioz, bakterioak kutsatzea eta transmititzea errezagoa zen.
1938.urtean nylonez egindako lehenengo eskuila sortu zen. `Dr. West’s Miracle Tuft Toothbrush’-a zen. Honek hainbat abantaila zeuzkan: 
  -Azkarrago lehortzen zen
  -Zurdak finagoak eta elastikoagoak ziren
  -oso eraginkorra eta erosoa zen


 Hala ere, zurdak gogorregiak izaten jarraitzen zuten eta batzuetan zauriak eragiten zituen.

1950.urtean Park Avenue hortz eskuila sortu zen eta eskuila honi esker arazo hau konpondu zen.
Ondoren 1961. urtean lehenengo eskuila elektrikoa heldu zen, broxodent izenekoa.
Hortaz geroztik, eskuilak ez ditu aldaketa handirik izan. Hala ere, konplementu bezala erabiltzen diren hainbat produktu sortu dira eta eskuilen diseinu ugari asmatu dira.