domingo, 25 de octubre de 2015

KOLUTORIOEN ERAGINA GURE OSASUNEAN


Bakterioak mingainean, hortzetan eta oian geratu daitezke. Horregatik kolutorioen erabilpena oso garrantzitsua da zikinkeria kentzerako orduan. Hala ere, hauek erabili aurretik, lehendabizi, eskuila pasatu behar da. Kolutorioa egunero erabiltzea gomendatzen bada, gaixotasun batzuk konpontzeko izaten da.
  • ZER DA KOLUTORIOA?
Kolutorioa ur-disoluzio bat da; bere osagaiak ez dira beti berdinak izaten, baina normalean, urez, alkoholez, fluorrez eta antiseptikodun substantziez osatuta dago.

Kolutorioa konplementu gisa eta era egokian erabiltzen denean, plaka bakterianoaren eta ahoko gaixotasunen aurka egiten laguntzen du. Gaixotasun hauen artean txantxarra, gingibitisa, eta periodontitisa nabarmendu ditzakegu.

  • KOLUTORIO MOTAK:
7 kolutorio mota daude:
  1. Txantxarren aurkako kolutorioak: Plaka bakterianoaren eta txantxarren aurkakoak dira. Beren osagai nagusiak fosfatoa eta fluorra dira. Fluorra hortzen esmaltea indartzen duenez, ortodontzia erabiltzen duten pazienteentzako oso gomendagarria da.
  2. Hortz eta oi sentikorrak: Oso alkohol gutxi daukate eta hortz eta oien aurkako gaixotasunen aurka egiteko erabiltzen dira (adibidez, gengibitisa). Kolutorio mota hau, alkoholdun kolutorioak gustatzen ez zaizkien pertsonek erabili ohi dute. Gluconato de clorhexidinaz edo cloruro de cetilpiridinioz osatuta daude.
  3. Halitosiaren aurkakoak: Ahoko usain txarra eta halitosisa eragiten duten elementuak ezabatzeko erabiltzen dira. Freskagarriak dira eta mentazko zaporea izan ohi dute. Klorhezidina, hexetidina eta ticlosán osagaiak eraman ohi dituzte.
  4. Antiseptiokoak: Plaka bakterianoa %100ean ezabatzeko balio dute. Txantxarrak eta bakterioak era eraginkor batean ezabatzeko balio dute. Ahoko zaporea freskatzeko ere balio dute. Kolutorio antiseptiko ezberdinak daude, batzuk besteak baino eraginkorragoak dira.
  5. Umeenak: Oso alkohol gutxi daramate. Normalean  bihotzerrea sahiesteko fresazko zapore izaten dute .
  6. Alkoholik gabekoak: Nahiz eta alkoholik ez eraman, bakterioen kontra eraginkorrak izaten jarraitzen dute.
  7. Kolutorio zuritzaileak: Nahiz eta ikerketa asko egin, kolutorio hauen eraginkortasuna ez dago frogatuta.
  • ESKUILATZEA ORDEZKATU DEZAKE?

EZ! Inoiz ez da eskuilatzeagatik edo hariarengatik ordezkatu behar, baina konplementu gisa erabili daiteke.





  • ALDE ONAK:
  1. Plaka bakteriano eta hainbat gaixotasunen aurka egiten laguntzen du.
  2. Zapore txarra kentzen du.

  • NOIZ ERABILI KOLUTORIOA?

Kolutorioa hobe da beharra daukagunean soilik erabiltzea, hau da, gure odontologoak hau erabiltzeko agintzen edo gomendatzen digunean (adibidez odontologoak egindako tratamendu baten ostean).

Gaur egun jende asko ohituta dago bere ahoko zapore txarra kentzeko egunero kolutorioa erabilitzen, baina hori gure hortz eta ahoarentzako ez da batere komenigarria, izan ere, kolutorio guztiak ez dira berdinak eta batez ere alkohola daramaten kolutorioen gehiegizko erabilerak izugarrizko ondorio latzak ekar ditzazke, adibidez ahoko minbizia.


Orokorrean, ez dira oso gomendagarriak,  azken finean kolutorio guztiek mikroganismo onak zein txarrak hiltzen dituztelako( batzuk eraginkorragoak dira besteak baino). Hala ere, bat erostekotan, hobe da alkoholik gabea izatea (adibidez, Lacer), izan ere, alkohola tabakoarekin batera ahoko minbizia eragiten duen faktoreetako bat da. Alkoholak eta tabakoak ahoko mikrogranismo guzti-guztiak oso bortizki hiltzen dituzte, onak eta txarrak.


Egia da gaur egun Listerine eta Oraldine bezalako kolutorioek ospe handia lortu dutela eta haien osagaietan ohartzen bagara alkohola daramatela. Orduan, gure osasunerako txarrak badira zergatik ez dira debekatzen Listerine eta Oraldine bezalako kolutorioak? Ba, gaur egun arte hauen fabrikatzaileek hauen bidez negozio bikaina lortu dutenez, ez zaielako komeni hauen arriskuak jendaurrera azaleratzea. Horregatik, jendea hauen arriskuez ohartzen ez den bitartean eta hauek erosten jarraitzen duen bitartean, merkaturatzen jarraituko dituzte.

  • KONKLUSIOA:
Beraz, gure gomendioa da, kolutorioa gure ahoko higienean erabili behar badugu, egokiena odontologoari aproposena den kolutorioa zein den galdetu eta hori erabiltzea izango litzatekeela.

Horretaz gain, kolutorio bat aukeratzekotan, gure aholkua, goian azaldu ditugun arriskuengatik, alkoholik gabekoa aukeratzea izango litzateke, baina beti ere bere neurrian, hau da, egunean behin hartuta nahikoa da (gauean).

Gogoratu, kolutorioa behar bat daukagunean soilik, konplementu gisa, erabiltzea komeni dela eta inoiz ez dela eskuilatzearekin ordezkatu behar.



No hay comentarios:

Publicar un comentario