lunes, 16 de noviembre de 2015

Haria pasatzen ikasi!!

Haria, ahoko garbiketarako konplementu bat da. Hortzen arteko janari hondarrak kentzeko balio du.
Haria egoki pasatzen jakitea garratzitsua da, oia ez kaltetzeko. Beraz haria pasatzen ez badakigu, hobe da ez pasatzea.

Gaur haria nola pasatu behar den ikasiko dugu. Lehendabizi azalpena emango dizuegu, gero bideo batekin jarraituko dugu eta azkenik hari motak azalduko dizkizuegu.

Haria pasatzeko:

  1. 40 -50cm-ko hari zati bat hartuko dugu. Eskuineko erdiko atzamarrean hari gehiena bilduko dugu. eta beste eskuko erdiko atzamarrean bi buelta emango ditugu. Atzamarren artean 10 cm-ko tartea utzi behar dugu.
  2. Hatz lodiarekin eta hurrengoarekin indarra kontrolatuko dugu haria hortzen artean sartzeko orduan.
  3. Poliki-poliki hortzen artean sartuko dugu haria, ukigunera heldu arte.
  4. Ikugunean gaudenean, haria ildo gingibalean sartuko dugu. Alde batean lehendabizi eta gero bestetik, baina haria ukigunetik atera gabe. Bi aldeak pasatu ondoren haria aterako dugu eta beste hortzekin berdina egingo dugu.
  5. Hortza aldatzen dugunean, haria ere aldatu beharko dugu. Ezkerreko erdiko atzamarrean hari zikinari buelta bat emango diogu eta eskuinetik hari berriko buelta bat kenduko dugu.

Orain bideo bat utziko dizuegu: 


Hari mota desberdinak daude:
  • Hortzetako haria: ohikoena da. Kasu normaletan erabiltzen da, hortz tartea handia ez denean, bere ezaugarri esanguratsuena borobila dela da, ondo sar dadin.
  • Hortzetako zinta: hari mota hau hortzetako tarteak handiagoak direnean erabiltzen da. Hari normala baino zapalagoa da.
  • Super floss: Ortodontzia edo zubiak dituen jendearentzat gomendatzen da, hari normala ezin delako pasatu. Hiru zati ditu: lehenengo zatia gogortsua da, bigarren zatia belaki itxurako zatia da eta azkenengoa, argizari gabeko haria.
  • Ultra floss: oia ez kaltetzeko (bigunagoa delako), ez zaizkio hariak ateratzen eta erraz eusten da.
Mota hauek jakinda esan behar dugu mota bakoitzeko zapore ezberdineko hariak eta zintak daudela. Lau moten kasuan argizariarekin edo argizari gabe aurkitu ditzakegu. Motak bereizteko honako argazkiak ipiniko dizkizuegu:
                                    
     HORTZETAKO HARIA







     HORTZETAKO ZINTA









                      
                  SUPER FLOSS









                    
              ULTRA FLOSS








Gogoratu haria pasatzen oso ona ez bazara hobe dela ez pasatzea. Hasteko komenigarria da zintarekin  hastea, batzuetan hari normalarekin oia kaltetzea errezagoa delako. Zinta zabalagoa da hari normala baino.
Hau izan da guztia, hurrengora arte :)

domingo, 25 de octubre de 2015

KOLUTORIOEN ERAGINA GURE OSASUNEAN


Bakterioak mingainean, hortzetan eta oian geratu daitezke. Horregatik kolutorioen erabilpena oso garrantzitsua da zikinkeria kentzerako orduan. Hala ere, hauek erabili aurretik, lehendabizi, eskuila pasatu behar da. Kolutorioa egunero erabiltzea gomendatzen bada, gaixotasun batzuk konpontzeko izaten da.
  • ZER DA KOLUTORIOA?
Kolutorioa ur-disoluzio bat da; bere osagaiak ez dira beti berdinak izaten, baina normalean, urez, alkoholez, fluorrez eta antiseptikodun substantziez osatuta dago.

Kolutorioa konplementu gisa eta era egokian erabiltzen denean, plaka bakterianoaren eta ahoko gaixotasunen aurka egiten laguntzen du. Gaixotasun hauen artean txantxarra, gingibitisa, eta periodontitisa nabarmendu ditzakegu.

  • KOLUTORIO MOTAK:
7 kolutorio mota daude:
  1. Txantxarren aurkako kolutorioak: Plaka bakterianoaren eta txantxarren aurkakoak dira. Beren osagai nagusiak fosfatoa eta fluorra dira. Fluorra hortzen esmaltea indartzen duenez, ortodontzia erabiltzen duten pazienteentzako oso gomendagarria da.
  2. Hortz eta oi sentikorrak: Oso alkohol gutxi daukate eta hortz eta oien aurkako gaixotasunen aurka egiteko erabiltzen dira (adibidez, gengibitisa). Kolutorio mota hau, alkoholdun kolutorioak gustatzen ez zaizkien pertsonek erabili ohi dute. Gluconato de clorhexidinaz edo cloruro de cetilpiridinioz osatuta daude.
  3. Halitosiaren aurkakoak: Ahoko usain txarra eta halitosisa eragiten duten elementuak ezabatzeko erabiltzen dira. Freskagarriak dira eta mentazko zaporea izan ohi dute. Klorhezidina, hexetidina eta ticlosán osagaiak eraman ohi dituzte.
  4. Antiseptiokoak: Plaka bakterianoa %100ean ezabatzeko balio dute. Txantxarrak eta bakterioak era eraginkor batean ezabatzeko balio dute. Ahoko zaporea freskatzeko ere balio dute. Kolutorio antiseptiko ezberdinak daude, batzuk besteak baino eraginkorragoak dira.
  5. Umeenak: Oso alkohol gutxi daramate. Normalean  bihotzerrea sahiesteko fresazko zapore izaten dute .
  6. Alkoholik gabekoak: Nahiz eta alkoholik ez eraman, bakterioen kontra eraginkorrak izaten jarraitzen dute.
  7. Kolutorio zuritzaileak: Nahiz eta ikerketa asko egin, kolutorio hauen eraginkortasuna ez dago frogatuta.
  • ESKUILATZEA ORDEZKATU DEZAKE?

EZ! Inoiz ez da eskuilatzeagatik edo hariarengatik ordezkatu behar, baina konplementu gisa erabili daiteke.





  • ALDE ONAK:
  1. Plaka bakteriano eta hainbat gaixotasunen aurka egiten laguntzen du.
  2. Zapore txarra kentzen du.

  • NOIZ ERABILI KOLUTORIOA?

Kolutorioa hobe da beharra daukagunean soilik erabiltzea, hau da, gure odontologoak hau erabiltzeko agintzen edo gomendatzen digunean (adibidez odontologoak egindako tratamendu baten ostean).

Gaur egun jende asko ohituta dago bere ahoko zapore txarra kentzeko egunero kolutorioa erabilitzen, baina hori gure hortz eta ahoarentzako ez da batere komenigarria, izan ere, kolutorio guztiak ez dira berdinak eta batez ere alkohola daramaten kolutorioen gehiegizko erabilerak izugarrizko ondorio latzak ekar ditzazke, adibidez ahoko minbizia.


Orokorrean, ez dira oso gomendagarriak,  azken finean kolutorio guztiek mikroganismo onak zein txarrak hiltzen dituztelako( batzuk eraginkorragoak dira besteak baino). Hala ere, bat erostekotan, hobe da alkoholik gabea izatea (adibidez, Lacer), izan ere, alkohola tabakoarekin batera ahoko minbizia eragiten duen faktoreetako bat da. Alkoholak eta tabakoak ahoko mikrogranismo guzti-guztiak oso bortizki hiltzen dituzte, onak eta txarrak.


Egia da gaur egun Listerine eta Oraldine bezalako kolutorioek ospe handia lortu dutela eta haien osagaietan ohartzen bagara alkohola daramatela. Orduan, gure osasunerako txarrak badira zergatik ez dira debekatzen Listerine eta Oraldine bezalako kolutorioak? Ba, gaur egun arte hauen fabrikatzaileek hauen bidez negozio bikaina lortu dutenez, ez zaielako komeni hauen arriskuak jendaurrera azaleratzea. Horregatik, jendea hauen arriskuez ohartzen ez den bitartean eta hauek erosten jarraitzen duen bitartean, merkaturatzen jarraituko dituzte.

  • KONKLUSIOA:
Beraz, gure gomendioa da, kolutorioa gure ahoko higienean erabili behar badugu, egokiena odontologoari aproposena den kolutorioa zein den galdetu eta hori erabiltzea izango litzatekeela.

Horretaz gain, kolutorio bat aukeratzekotan, gure aholkua, goian azaldu ditugun arriskuengatik, alkoholik gabekoa aukeratzea izango litzateke, baina beti ere bere neurrian, hau da, egunean behin hartuta nahikoa da (gauean).

Gogoratu, kolutorioa behar bat daukagunean soilik, konplementu gisa, erabiltzea komeni dela eta inoiz ez dela eskuilatzearekin ordezkatu behar.



miércoles, 30 de septiembre de 2015

Kaixo gu Ana, Maider, Iratxe eta Maitane gara.
Blog hau egitea erabaki dugu hortzei buruz emango dugun informazioa zuentzako baliagarria izango dela pentsatu dugulako. Gure helburua hortzek gure eguneroko bizitzan duten garrantzia erakustea da eta horretarako, aho eta hortz osasuntsuak izateko hainbat aholku emango ditugu.
Bi astetik behin publikazio bat ekeiniko dizuegu bideo, argazki eta artikulu ezberdinekin.
Besterik gabe, espero dugu blog honi esker zuen zalantzak argitzea.
Hurrengo batera arte!! :)